Manifestari
buruz
guneak
artistak
the Berlage institute
prentsa
nola iritsi
 
Artistak
Argazkiak deskargatu
< atzera | hasiera  

artistak
de Cock, Jan
1976, Brusela (Belgika)
Bruselan bizi da

gunea: Ondartxo

Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesaz, Jan de Cockek Ondartxoren ardura hartu zuen; ontzigintzan erabilitako biltegi bat zen Ondartxo, Pasaiako historian garrantzia handia izandako tokia. Jan de Cockek esku hartu aurretik, leku abandonatu bat zen Ondartxo, eta zurezko ontzien museo edo kontserbazio tailer bihur ote zitekeen eztabaidatzen ari ziren udala portuari bizi berri bat emateko egiten ari zen ahaleginen barruan. Burokraziaren sasian kokaturik, de Cockek Ondartxoren etorkizun anbibalenteari atera zion etekina bere proiektuan. Eraikinaren barrualdearen ezaugarri arkitektonikoen eta kanpoaldeak erakusten zuen errealitate eztabaidagarriagoaren arabera eboluzionatu zuen Denkmal 2 (2004) proiektuak. Planorik gabe lan eginez, ezaugarri arkitektoniko oinarrizkoak ezkutatu zituen de Cockek bi hilabetetik gora iraun zuen eraikuntza korapilatsu baten bitartez, eta horrek berak ere barrua/kanpoa eta goia/behea ulertzeko modu konbentzionalak konplikatu zituen. Denkmal 2 lanak bitarteko arkitektura bat berraztertzen du, diseinuaren estrategiei, praktikotasunari eta funtzioari buru egiten diena, eta inguruaren egoerari eta lekuak etorkizunean izan ditzakeen aukerei zuzenean erantzuten dien sistema estetiko bat garatzen duena.
kurrikuluma:

Banakako erakusketa aukeratuak
Denkmal 1a. Luis Campaña, Kolonia (Alemania), 2004.

Denkmal 9. Henry Van de Velde University Library, Gante (Belgika), 2004.

Denkmal 10. De Appel, Amsterdam, 2003.

Denkmal 3. Kerstin Engholm Gallery, Viena, 2003.

Art Brussels, One Man Show. Fons Welters Gallery, Amsterdam, 2002.

Randschade/Collateral Damage Fig.7. SMAK and Museum of Fine Arts, Gante (Belgika), 2002.

Randschade/Collateral Damage Fig.9. Fons Welters Gallery, Amsterdam, 2002.

Randschade/Collateral Damage Fig.4. Fons Welters Gallery, Amsterdam, 2001.

Argos, Brusela, 2001.

Talde erakusketa aukeratuak
Jeune Peinture Belge. Palais des Beaux-Arts, Brusela, 2003;

Fons Welters Gallery, Amsterdam, 2002.

Randschade/Collateral Damage Fig.5. Watou (Belgika), 2001.

Interaktionen: Natur & Architektur. SMAK and Stadt Borken, Gante (Belgika), 2001.

Ici et Maintenant/Hier en Nu. Espace 251 Nord, Brusela, 2001.

Coming people. SMAK, Gante (Belgika), 1999.

Diasporal Thoughts. Tacktoren, Kortrijk (Belgika), 1999.

Beeld in Park. Felix Hap Park,
Brusela, 1999.

 
gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5