Manifestari
buruz
guneak
artistak
the Berlage institute
prentsa
nola iritsi
 
Artistak
Argazkiak deskargatu
< atzera | hasiera  

artistak
Office of Alternative Urban Planning
Verónica Arcos
1974, Punta de Arenas (Chile)
Rotterdam-en bizi da (Herbehereak)
José Arnaud Bello
1976, Oaxaca (Mexiko)
Bartzelonan bizi da (Espainia)
Sannah Belzer
1979, Rotterdam (Herbehereak)
Rotterdam-en bizi da
Sebastián Khourian
1969, La Plata (Argentina)
Bartzelonan bizi da (Espainia)
Claudia Strahl
1975, Kempten (Alemania)
Rotterdam-en bizi da (Herbehereak)
Mónica Villate
1976, Bogota (Kolonbia)
Rotterdam-en bizi da (Herbehereak)
Costanze Zehi
1973, Munich (Alemania)
Rotterdamen bizi da (Herbehereak)

gunea: Ciriza etxea

DataCloud 2.5 informaziogune interaktibo bat da; hedabideen arloko objektu ugari biltzen du: irudiak, bideoak, testuak, 3Dko ereduak eta doinu fitxategiak. Proiekzio bat eta informazio-zentro bat konbinatzen dituela, espazio errealean eta birtualean agertzen da proiektua ikuslearen aurrean. Hedabideen arloko objektuen asoziazioz sortzen diren esanahiak espazioan elkarrengandik duten hurbiltasunak frogatzen ditu fisikoki: erlazionaturik dagoen informazio konstelazio aldakor bat eratzen duen fenomeno bat da. Datu-base egituraren materializazio bisuala den aldetik, DataCloud 2.5ek modu ez-hierarkikoan eta ez-linealean agertzen du informazioa, erabiltzaile baimenduek eskuratzeko moduan eta haiekiko sentiberatasunez. Funtzionaltasun horri esker, eta albiste-talde bat konbinatzen duela, informazio tresna eraginkor bat da DataCloud 2.5 komunitate baterako.
kurrikuluma:

Verónica Arcos
Universidad Central-en, Santiago (Chile), Cum Laude graduatua (2001). 1999-2002
Santiagoko Unibertsitate bitan irakasle laguntzailea; Santiagoko GE bulegoentzako zabaltze bat eraiki zuen 2001ean eta proiektu zuzendari legez lan egin zuen 2002an "Santiagoko Liburutegi Proiektua"n. Bere lana "Air project"en erakutsi zen -metroaren aireztapenaren inguruko hiri instalazioa-, eta Rotterdam-eko 2003ko Bienalean. 2003an zehar Stefano Boeri Arch-en, Milan, eta Sadar-Vuga Arch-en, Ljubljana, egin izan zuen lan. Berlin-eko KWn ere talde erakusketetan parte hartu izan du; Veneziako Bienala ; Mobility Biennale Rotterdam eta Koper-en, Eslovenia. Bere ikerketa nagusia arkitekturaren hiri artikulatzaile gaitasunean datza: arkitektura instalazioak objektu bezala egoteaz ez ezik, hiriaren integraziorako gako bilakatzea ere - hildako guneen aktibazioa, giza elkarreragina eta hiriaren jabetza bilatuz.

José Arnaud Bello
Universidad Iberoamericana-n (Mexiko Hiria) graduatuta eta Architectural Association School of Architecture-n, London, Hiri paisaian masterra egin du, (2003).

Profesionalki, Desarrollo Sistematizado de Proyectos-ekin, Mexiko Hiria, Laboratorio Ciudad de México, Mexiko Hiria, Ace Gallery México, Mexiko Hiria, lan egin izan du 2001-2002 bitartean. Urte honetan zehar Berlage Institute-ko Architectural Association School of Architecture-n (London) irakasten ibili da. Bere lana erakusketa eta argitalpen ugaritan nabarmendu izan da.


Sannah Belzer
Diseinu Eskolan Cum laude graduatu zen Berlinen Buro Kiefer eta b+m+s-rentzat (Paisaia arkitektura estudioak) egoitza bi burutu ostean. Berlage Insitute-n 2002rarte jarraitu zuen proiektu independenteetan parte hartuz 'Urban Gallery' (Raoul van Bunschoten-ekin), 'Border Devices' (Stefano Boeri-kin) eta '34 km of Adriatic Coast' (Bostjan Vuga-rekin). Belzer-en lana Turin eta Milanen, (Italia), erakutsi izan da; Amsterdam eta Rotterdam-en, Herbehereak. Lehiaketa ugaritan saritua eta Elle, Frame, Detail in Architectuur… bezalako aldizkarietan azaldu da.

Sebastián Khourian
Bere arkitekto titulua Facultad de Arquitectura y Urbanismo-n, Universidad Nacional de La Plata, 1994an hartu zuen. 1995ean Nazio hezkuntza sailak eta Austriar eskolako mugikortasunerako zerbitzuak Vienako Unibertsitate Teknikoan ikasteko bekaduna, 1995eko Martxotik 1997ra Enric Miralles eta Peter Cook arkitektoek Hochschule fur Bildende Kunste Staedelschule-n Frankfurt/M-n, (Alemania), ikasle gonbidatu bezala izan zuten. Organization of American States Scholarship Program eta Scholar of the Fulbright Commission and National Fund for The Arts-ek bigarren hautatu zuten Advance Architectural Design masterra egiteko, Graduate School of Architecture Planning and Preservation, Columbia University-n, New York (AEB), 1998an Ohorezko Price for Excellence in Design-a hartuta graduatu zen.

1998an, Argentinara bueltan, bere eskola jarduera hasten du Center of Studies of Contemporary Architecture-n (CEAC), Universidad Torcuato Di Tella-n, LabDisDig (Diseinu Digitalaren Laborategia) zuzendaritza kidetzan, diseinurako teknika eta tresneria digital berriarekin harremandutako jarduerak antolatu, koordinatu eta zuzentzen ditu.

1999an CEACaren babesaz, El Retiro proiektua garatzen du, Clorindo Testa arkitektoarekin Buenos Aires-eko San Martin enparantzarako proposamen bat; Ceac-arekin batera ere Buenos Airesen Valentín Alsina deituriko inguruneko azpiegitura sistemen ikerketa darama; zeina Meshworks-en, 200.otik ko-zuzentzen duen diseinu praktikaren alor bat, ekintza/teoria ideien katalizatzaile bilakatzen den.
1999an zehar eta 2000ko parte batean Metropolitan Design Center-ek, Buenos Aireseko Hiri Gobernuko Industria, Komertzio eta Lan sailak hasi zuen Proiektuen Garapenerako Taldean sartuta zegoen.

2001etik Londreseko (Ingalaterra,EB), Architectural Association-en Landscape Urbanism MA Program-ean irakasle bezala dabil. 2002an Building Design/Corus for the Young Architect of the Year Award-eko bigarren saria jaso zuen, Londres, (Ingalaterra,EB).
Egun bere ekitea Bartzelonan ezartzen dabil eta Rotterdam-eko Berlage Institute-rekin kidetza bat burutzen.

Juan Pablo Porta
Buenos Aireseko Unibertsitatean 1998an graduatu zen, 2002an Architectural Association-en (Londres) Hiri paisaian masterra egin zuen. Buenos Aireseko Unibertsitatean, Arquitectos Varas Katedrako parte bezala, Elisava arkitektura eta diseinu eskolan (Bartzelona, Espainia) eta Pompeu Fabra Unibertsitatean irakasle moduan lan egin du eskolak eta seminarioak emanez.

2003an ikerketa bulego bat ezarri zuen, "Difference Matters" izenpean, diseinu arloko argitalpen ekimen gaitasun eta metodologian lan eginez. Porta egun Cartagenako (Espainia) ospitale baten erakuntza proiektuan dabil lanean.

Claudia Strahl
Wuppertal Unibertsitatean (Alemania) arkitekturan graduatu zen 2001ean. Ikasten zebilen bitartean, office brandlhuber + Kniess b&k-en praktiketako seihilabetekoa egin zuen, Claus Bury katedradunaren laguntzaile bezala lan egin zuen; eta freelancer bezala Tony Cragg-en tailerrean eta Kolonia, Düsseldorf eta Wuppertal-eko bulego batzuetan bere proiektu batzuk garatzen.
2002an Claudia Strahl-ek DAAD Scholarship-a hartu zuen eta Rotterdam-eko Berlange Insitute-ra joan zen, (Herbeherak). Rotterdam-eko "Mobility" Arkitektura Bienala ere parte hartu zuen.

Mónica Villate
2001.eko Martxoan Jorge Tadeo Lozano Unibertsitatean arkitekturan graduatu zen. 2002an Berlange Institute-n sartu zen, arkitektura ikasgaia egin beha-rrean hiriak eta pertsonek eragindako estimulu ezberdinen bitartez deskubritu daitezken elementuak ikertzen ibili da (espazio-denbora eta bere giroa, adibidez).

Ikerketa hau, praktikarako informazio eta metodologiatan aberatsa izanik, duela gutxarte arkitekturaren eremutik at ulertu diren arloenganako hurbilketa da.

Costanze Zehi
Fachhochschule München-en arkitekturan graduatua eta azken atal praktikoa Berlinen bukatu zuen. Diploma jaso ostean, 2000n, Munich-eko bulegoetan lan egin zuen, Otto Steidle katedradunarentzat eta Laundau+Kindelbacher-entzat beste batzuen artean. 2002an Berlage-n ikasten hasi zen DAADaren eskolatze babesaz, biztanleen arteko komunikazio prozesuetan islatuz eta elkarreraginez informazio bitartekari bezalako interbentzioak ikertzen ibili da. Horrek esan nahi du egitura oso malgu bat, ia arnasa bezalakoa, hiri fokuetan jarri daitekela. Hiri barneko espazio publikoetako partaidetza eta komunikazioa aktibatzen duten ispilu prozesuak sortuz proposatzen dira elkarreragin hauek.

 
gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5