Manifestari
buruz
guneak
artistak
the Berlage institute
prentsa
nola iritsi
 
Artistak
Argazkiak deskargatu
< atzera | hasiera  

artistak
Yufit, Yevgeniy
1961, St. Petersburg (Errusia)
St. Petersburgen bizi da

gunea: San Telmo museoa

Yevgeniy Yufit nekrorrealismo izeneko arte mugimenduaren sortzaileetako bat da —1990eko hamarkadan zabaldu zen mugimendu hori, San Petersburgon—, eta argazkigintza eta filma ustiatzen ditu espazio arazgarri bat ikertzeko, zeinean bizitzak eta heriotzak elkarri gaina hartu, eta funtsezko bulkadak nagusitzen baitira. Killed by Lightning antropologiako irakasle baten —bere aitaren heriotzaren ondorioz, trauma psikiko bat izan duen emakume bat da— eta Bigarren Mundu Gerrako urpekari bateko kapitain baten adimen subkontzientea azaleratzen ditu. Oroitzapen horiek, eta horiekin batera historiaurreko iragan baten mamuen sorginkeriak, giza bilakaeraren teoria berri bat osatzera daramatzate protagonistak. Filma aldi berean da ipuin demiurgiko bat, arrastaka bezala garatzen den detektibe istorio baten modura kontatua, eta irudimen ariketa handi-nahi bat, mundua hutsetik berrasma daitekeela iradokitzen duena.
kurrikuluma:

Erakusketa eta film proiekzio aukeratuak
Filmmuseum, Munich (Alemania), 2004.

ICA, Londres, 2003.

32nd International Film Festival, Rotterdam (Herbehereak), 2003.

MOMA, New York (AEB), 2003.

Yale University, New Heaven (AEB), 2002.

Anthology Film Archives, New York (AEB), 2001.

University, Pittsburgh (AEB), 2001.

After the Wall. Erakusketa ibiltaria: Moderna Museet, Estokolmo; Ludwig Museum, Budapest; Hamburger Bahnhof, Berlin; 2000.

MOMA, New York (AEB), 1999.

Archipelago, Estokolmo, 1998.

Stedelijk Museum, Amsterdam, 1997

Exhibition of Contemporary St. Petersburg Artists. St. Petersburg (Errusia), 1997.

MOMA, New York (AEB), 1997.

The State Russian Museum, St. Petersburg (Errusia), 1997.

Harvard Film Archive, Boston (AEB), 1996.

Film Society of The Lincoln Center, New York (AEB), 1995.

Berlin Film Academy, Berlin, 1995.

 
gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5