Manifestari buruz
guneak
artistak
the Berlage
institute
prentsa
nola iritsi
 
prentsa oharrak
Manifesta 5
komunikabideetan
buletina

Manifestarekin harremanetan jartzeko
egin klik hemen

argazkiak deskargatu
< atzera | hasiera  
prentsa
prentsa oharrak
 

2004-Ekaina
Komisarioen biografiak

Massimiliano Gioni, komisario eta arte kritikaria, Milanoko Trussardi Fundazioko Arte Zuzendaria da. Monument to Now: New Acquisitions from the Dakis Joannou Collectioneko (Atenas, 2004) komisario talde-lanean ari da. 2003ko Veneziako Bienaleko 50. edizioan, italiar arte garaikide gaztearentzako, The Zone, pabiloi berria zuzendu zuen. Azkenaldian zuzendu dituen beste erakusketen artean: Short Cut - Elmgreen and Dragset (Milan, 2003); If I Had You - Darren Almond (Milan, 2003); Yesterday Begins Tomorrow (Atenas, 2003); and Maurizio Cattelan (Milan, 2004). Gioni Flash Art aldizkariko AEBko editore ohia da, arte garaikideaz asko idatzi du, Parkett, Flash Art eta Carnet-en artikuluak argitaratuz eta zenbait argitalpen eta katalogotan ere parte hartuz. Ali Subotnick eta Maurizio Cattelan-ekin elkar lanean Massimiliano Gioni-k The Wrong Gallery-a zuzentzen du, irabazizkoa ez den New Yorkeko espazio bat non, beste batzuen artean, Tomma Abts, Pawel Althamer, Phil Collins, Martin Creed, Sam Durant, Cameron Jamie, Paul McCarthy, Keegan McHargue, Elizabeth Peyton, Paola Pivi, Jason Rhoades, Tino Sehgal, eta Lawrence Weiner-en proiektuak aurkeztu diren. Cattelan eta Subotnick-ekin Charley aldizkaria ere argitaratzen du eta Domus aldizkarian zutabe bat idazten du.

Marta Kuzma egun eta Manifesta 5ek irauten duen bitartean (2003-2004) Donostian bizi den komisario independentea da. Kuzma Washington Project for the Arts-eko zuzendaria izan zen Washington DCn (2000-2002), eta bertan, nazioarteko monumentuaren kontzeptua berrikusten duen The Mutable Monument programa martxan jarri zuen. 1991 - 1999 artean Ukrainako Soros Arte Garaikide Zentroko Arte Zuzendaria izan zen, hainbat erakusketa zuzendu zuelarik, beraien artean, Boris Mikhailov: Atzerabegirako bat (1996); Alchemic Surrender, Sebastopolen Slavutych gerrauntzi nuklearrean, (1994); eta Livadia jauregian The Crimean Project (1998). Kyiv-en aritu baino lehenago, New York-eko International Center of Photography-n nazioarteko erakusketa programa zuzendu zuen. Kuzmak New Yorkeko Barnard College/Columbia University-n ikasi zuen eta Londresko Middlesex University-ko Certer for Modern European Philosofy-n Estetika eta Arte Teoriako gradu-ondoko kurtsoa burutu zuen. 2003 eta 2004ko DAADeko artisten egoitzarako epaimahaian egon zen eta Parisko Ecole des Beaux Arts-eko gradu-ondoko programan irakasle gonbidatua da. Egun, 2004an NYCn zabalduko den Passaic deituriko proiektu bat zuzentzen du Dan Graham-ekin batera.

 

 

gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5