Berlage Institute graduatu ondoko nazioarteko laborategi
bat da, arkitekturaren, hiri plangintzaren eta paisaiaren
diseinuaren inguruan heziketa, ikerketa eta garapena eskaintzen
duena. Institutuaren
helburua ingurune kritikoa eskaintzea da, espazioaren plangintzarekin
zerikusia duten gaiak sakontasunez aztertzea izanik xedea.
Aipatutako azterlanaren ardatz nagusia etorkizuneko metropolietarako
garrantzizkoak diren gertakari sozialak eta kulturalak dira.
Dekanoa, Alejandro Zaera-Polo, ikerketa programa definitzeaz
arduratu da, programa horren helburua arkitekturaren inguruko
ezagutzari dagokion aldagai berri bat sortzea eta lehenaldiaren
ondare arkitektonikoan nahiz Europako kultura arkitektoniko garaikidean
eraldaketa lortzea. Institutua lekuan bertan lan egiten saiatzen
da, hiriaren baldintza errealetan, eta betiere antzeko interesak
dituzten beste instituzio eta erakunde batzuekin lankidetzan.
Ikasleek pertsonalarekin eta irakasle gonbidatuekin batera lan
egiten dute laborategian, horrela institutuaren izaerarekin eta
ezaugarriekin bat datorren ikerketaren ikuspegia sustatzeko.
Bi urte irauten duen hezkuntza programa bat eratu da, bakarkako
ikerketa tesi bat, diseinu estudioetan burututako talde-lana,
eskola magistralak eta mintegiak barne hartzen dituena. Gainera,
programa hitzaldi, ibilaldi, erakusketa eta lehiaketa desberdinekin
osatzen da.
Webgunera joan: www.berlage-institute.nl
MANIFESTA 5 BERLAGE INSTITUTE-REKIN LANKIDETZAN
Hiri Plangintza Alternatiborako Bulegoa
Manifesta 5, Arte Garaikidearen Bienalaren programa zabalduz,
Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoa martxan jarriko da 2003ko
urriaren 30tik aurrera, Manifesta 5en prozesua nabarmen bizkortuko
duen proiektua.
Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoa Rotterdam eta Donostia
artean hasiko da lanean, Berlage Institute-ko graduatu ondokoei
zuzendutako programaren parte gisa. Manifesta 5eko komisarioek
eta Berlage Institute-ko dekanoak, Alejandro Zaera-Polok proposatutako
proiektua da, alegia Manifesta 5ek hiria proiektu gisa aztertzeko
tresna. Kontuan izanik Donostia egoitza pribilegiatua eta eragile
katalizatzailea dela, proposamen hau hiriko arkitekturaz baliatzen
da hiria lurralde gisa ulertzeko asmotan. Hori egitean, Berlage
eta Manifesta 5en artean aurreikusitako lankidetzak ibilbideetako
bat balitz bezala jarduten du diziplina arteko arte garaikidearen
bienal baten barruan, arte garaikideak arkitekturaren eta hiri
plangintzaren hizkuntza zabaldu dezakeen modua aztertzen duena,
Donostiako hiriari eta inguruneari dagozkien prozesu eta eztabaida
errealei buruz aritzean. Bereziki, proiektuak hiri honen eta
ondokoen etorkizun desberdinen kontzeptualizazioa lortu nahi
du, lurraldea itxuratzen duten faktore eta indarretatik aldendu
gabe zenbait gai aztertzean, horien artean bidegurutzea, bipolaritatea,
alteritatea, autonomia eta haustura.
Partehartzaileak: Manifesta 5, Arte Garaikidearen Europako Bienala,
eta Berlage Institute.
Azterlana Berlage Institute-k antolatu du Manifesta 5ekin lankidetzan,
eta Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko
Jaurlaritzaren laguntza logistikoa du.
Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoa Manifesta 5eko komisarioen
programan sartzen da eta bertan nazioarteko talde batek parte
hartuko du, kualifikazio-maila handiko sei arkitektok, hiri plangintzan
diharduten profesionalek, paisaiaren diseinatzaileek (Berlage
Institute-ko doktoretzan bigarren urtean daudenek) eta artista
garaikideek osatutakoak.
Komisarioak: Massimiliano Gioni eta Marta Kuzma.
Tutoreak: Bernard Cache eta Sebastián Khourian.
Berlage Institute-ko arkitekto partehartzaileak: Veronica Arcos
(Txile), Sannah Belzer (Holanda), Constanze Hirt (Alemania),
Olga Skaba (Polonia), Claudia Strahl (Alemania), Monica Villate
(Kolonbia).
Iraupena: Programa Berlage Institute-n (Rotterdam) 2003ko irailaren
30ean izango den inaugurazio ekitalditik eta Donostian 2003ko
urriaren 30ean jendaurrean aurkezten den unetik hasita garatuko
da, Manifesta 5 hasiko den eguneraino, hau da 2004ko ekainaren
11raino. Denbora horretan, arkitekto partehartzaileek ikerlanerako
lau bisitaldi egingo dituzte, eta bisitaldi horietan zehar tarteka
bilerak egingo dituzte artistekin lankidetzan proiektuen garapena
ebaluatzeko.
Antolamendu logistikoa: Azterlana Berlage Institute-tik zuzenduko
da, eta Donostian (erdi) finkoa izango den destakamendu bat egongo
da. Lau landa-bidaia egingo dira Donostiara: urrian, urtarrilean,
martxoan eta apirilean, baita inauguraziorako bisitaldi bat ere
ekainean.
Bulegoa Artelekun ezarriko da eta oinarrizko zerbitzuak izango
ditu (internet, telefonoa, faxa...).
Programa sateliteak: Manifesta 5ek egitarauarekin zerikusia
duten programa akademiko bat, hitzaldiak eta ekitaldiak barne
hartzeko asmoa du espazioaren arkitekturalizazioarekin lotura
duten gaiak aztertzeko.
Helburua: Manifesta 5ek programa hau abiatzean lortu nahi duena
truke bat da; emaitza teoriko eta kontzeptualen hirigintzako ikerketa
eta azterketa arkitektonikoaren, gonbidatutako artisten lanaren
eta hiriaren beraren arteko trukea. Mintzaldi komun bat sortzeko
funtsezko elkarlan erreala aurrera ateratzeko ahalegina da. Helburua
emaitza horiek analisi estadistikoa baina areago eramatea da, Manifesta
5-en zehar 2004ko udan izango den erakusketaren barne eztabaidatuko
diren proiektuen eta ikerketen gaineko elkarlanaren aukerak aztertuz. |