SEBASTIÁN KHOURIAN
Sebastián 1969an jaio zen La Platan, Argentinan. 1994an
Hirigintzan lizentziatu zen La Platako Unibertsitate Nazionaleko
Arkitektura eta Hirigintza Fakultatean. 1995ean Vienako Unibertsitate
Teknikoan ikasi zuen Hezkuntza Nazional Sailaren eta Austriako
Hezkuntza Trukerako Zerbitzuaren beka batekin. 1995etik 1997ko
martxora bitartean, Enric Miralles eta Peter Cook arkitektoen
Ikasle Gonbidatua izan zen Frankfurteko (Alemania) Hochschule
fur Bildende Kunste Staedelschule eskolan, baita Amerikako Estatuen
Erakundearen Beka Programaren bigarren kandidatua eta Fulbright
Batzordearen eta Arteen Fondo Nazionalaren bekaduna ere Diseinu
Arkitektoniko Aurreratuaren masterrean ikasteko, New Yorkeko
Columbia Unibertsitateko Arkitekturaren Plangintza eta Kontserbazio
Fakultatean; eta bertan graduatu zen 1998an, Diseinuaren Bikaintasunari
eskainitako Sari Bereziarekin.
1998an, Argentinara itzuli zenean, Torcuato Di Tella Unibertsitatearen
Arkitektura Garaikideari buruzko Ikerketa Zentroan (CEAC) hasi
zen irakaskuntzan lanean, LabDisDig-eko (Diseinu Digitaleko Laborategia)
baterako zuzendari gisa, diseinurako tresna eta teknika digitalen
erabilerarekin zerikusia duten jarduerak antolatuz, koordinatuz
eta zuzenduz.
1999an, CEACen babesean, El Retiro proiektua garatu zuen Clorindo
Testa arkitektoarekin batera, Buenos Airesko San Martín
plazarako proposatua, baita Valentín Alsina izeneko Buenos
Airesko eremuaren azpiegitura sistemei buruzko ikerketa proiektu
bat ere, Meshworks-en ideia teoriko/eragileen katalizatzaile
bihurtu zena, 2000. urtera arte baterako zuzendari izandako diseinuaren
ikuspegi berritzaile bat izanik.
1999an eta 2000. urtearen tarte batean Diseinu Zentro Metropolitarraren
Proiektua lantzen aritu den taldean parte hartu du, Buenos Aires
Hiriko Udalaren Industria, Merkataritza eta Lan Sailak babestutako
proiektua izanik.
2001. urteaz geroztik irakaslea da Londresko Arkitektura Elkarteko
Hirigintza eta Paisaiari buruzko Masterrean. 2002an Eraikinen
Diseinuaren Bigarren Saria lortu zuen Londresko Arkitekto Gazteentzako
Urteko Sarietan.
Orain Bartzelonan bizi da eta Rotterdameko Berlage Institutuan
parte hartzen ari da.
BERNARD CACHÉ
Bernard Caché (1958) Lausanako Eskola Politekniko Federalean,
Filosofia Institutuan, Gilles Deleuzeren zuzendaritzapean, eta
Ekonomi eta Enpresa Zientzien Goi Mailako Eskolan lizentziatu
zen.
Bartzelonako Goi Mailako Arkitektura Eskolako Produkzio Digitaleko
Tailerraren sortzailea (Programa Masterra) eta bertako zuzendaria
izan da 2000-2001 urteetan. Torontoko Unibertsitateko, Parisko
Unibertsitateko eta Frantziako Prentsa Institutuko irakaslea
izan da.
2002an Cachék Architecture Office Objectile sortu zuen,
ezohiko diseinu eta fabrikaziorako beharrezkoak diren tresnen
eta teknologien diseinuan oinarritutako arkitektura digitaleko
laborategia. Aurretik Aholkulari Exekutiboa izan zen eta ondoren
Teknologia Digitalei buruzko Ikerkuntzarako Zuzendaria Parisko
Informazio eta Aurreikuspen Ekonomikorako Bulegoan. Aholkularitza
estrategikoan diharduen bulegoa da, enpresa pribatu eta erakunde
estatalei zuzendua, horien artean nabarmentzekoak izanik Philips,
Canal Plus, France Telecom eta France Television.
Cachék parte hartu izan duen proiektu adierazgarrienen
artean hauexek aipa daitezke: Kuala Lumpurreko Pallas House,
Schiphol Aireportuaren zabalkuntza lanak Ove Arupekin batera,
Parisko Charles Baudelaire Eskolako Ateak eta Philibert De L’Orme
Pabilioia.
Bere lana zenbait aldizkaritan argitaratu izan dute, esate baterako
L1architecture d1Aujourd1hui, Perspecta, ANY eta De Architect-en.
Objectilek duela gutxi Orléanseko FRAC Zentroan, Parisko
IFAn eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatean erakusketak egin
ditu.
1997an Bernard Cachék Produktu Berritzaileei eskainitako
Urrezko Domina lortu zuen Parisen. |