Manifesta, Arte Garaikideko Bienal Europarra, egoitza Amsterdamen
(Herbehereak) duen International Foundation Manifestak (IFM)
sortu zuen eta gaur egun ere, hark babesten du. IFM-ren helburua
artelanak lehiakorra ez den esparru batean aurkezteko aukerak
sortzea da, eta ideia eta adierazpide artistiko berrien agerpena
sustatzea. Manifestak europar lurralde osoa esploratzen du,
bai mentalki, bai geografikoki, eta egoera kultural eta artistiko
jakinen eta nazioarteko testuinguru zabalagoaren artean elkarrizketa
hurbil bat sortzea du helburu nagusia, arte garaikidearen
baitan, beti ere. Xede hori dela medio, Manifestak bizimodu
nomada egitea aukeratu du, eta hala, bi urtez behin, Europako
hiri edota eskualde desberdin batera eraman ohi du bere jardueragunea
(1996 Rotterdam, 1998 Luxenburgo, 2000 Ljubljana, 2002 Frankfurt
am Main, 2004 Donostia). Horrela, Manifestak, bere 'know how'-a
alde batetik bestera eramanez, etengabe zabaltzen den sarearen
kontzeptua gauzatzen du, eginbidean den lanaren emaitza gisa.
Manifestaren kontzeptua etengabe aztertzen da Biurtekoa hiri
edota eskualde berri batera eramaten den bakoitzean. Eraberritze
prozesu horren kanpoko adierazpen gisa, IFM-ren zuzendaritzak
eta haren bazkide berriek komisario talde berri bat izendatzen
dute Biurteko bakoitzaren hasieran.
|