Manifestari
buruz
guneak
artistak
the Berlage
institute
prentsa
nola iritsi
 
Zer da
Manifesta?
Manifesta 5
Donostian
Kontzeptua
Komisarioak
Taldea
< atzera | hasiera  
Manifestari buruz
Manifesta 5 Donostian
 

Manifesta, Arte Garaikideko Bienal Europarra, egoitza Amsterdamen (Herbehereak) duen International Foundation Manifestak (IFM) sortu zuen eta gaur egun ere, hark babesten du. IFM-ren helburua artelanak lehiakorra ez den esparru batean aurkezteko aukerak sortzea da, eta ideia eta adierazpide artistiko berrien agerpena sustatzea. Manifestak europar lurralde osoa esploratzen du, bai mentalki, bai geografikoki, eta egoera kultural eta artistiko jakinen eta nazioarteko testuinguru zabalagoaren artean elkarrizketa hurbil bat sortzea du helburu nagusia, arte garaikidearen baitan, beti ere. Xede hori dela medio, Manifestak bizimodu nomada egitea aukeratu du, eta hala, bi urtez behin, Europako hiri edota eskualde desberdin batera eraman ohi du bere jardueragunea (1996 Rotterdam, 1998 Luxenburgo, 2000 Ljubljana, 2002 Frankfurt am Main, 2004 Donostia). Horrela, Manifestak, bere 'know how'-a alde batetik bestera eramanez, etengabe zabaltzen den sarearen kontzeptua gauzatzen du, eginbidean den lanaren emaitza gisa. Manifestaren kontzeptua etengabe aztertzen da Biurtekoa hiri edota eskualde berri batera eramaten den bakoitzean. Eraberritze prozesu horren kanpoko adierazpen gisa, IFM-ren zuzendaritzak eta haren bazkide berriek komisario talde berri bat izendatzen dute Biurteko bakoitzaren hasieran.

2002ko udaberrian aukeratu zen Donostiako hiria Manifesta 5en egoitza izateko. Aukera horretarako arrazoiak hiriaren historia aberatsa eta bilakaera sozio-politiko dinamikoa izan ziren, eta baita eskualdean duen garrantzia ere. Donostiak nortasun kultural gero eta biziagoa eratu du, artista independenteek, galeriek eta erakundeek bultzaturiko ekimen ausarten bitartez. Aldi berean, donostiar arte eragileek konpromiso sendoa hartu dute International Foundation Manifestarekin, Manifestaren Biurtekoaren bosgarren edizioaren ekoizle- eta antolatzaile- kide gisa jarduteko.

Donostia Manifesta 5eko egoitza izateko aukeratzerakoan, erabakigarria izan da hiriak maila guztietan daukan azpiegitura kultural eta instituzional sendoa. Hiriaren helburuetako bat, datozen urteetarako, arte bisual eta interpretaziozkoei gero eta babes handiagoa eskaintzea da, arte horiei, musikari (jazzari bereziki) eta joan den urtean bere 50. urteurrena ospatu zuen Nazioarteko Zinemaldiari ematen zaien babes maila bera emateko asmoz. Donostia, nortasun indartsua duen eskualde batean dago, eta eskualde horrek, gizarte alienazioaren alternatiba gisa politika kultural koherenteak prestatzerako orduan, erabakitasun handia du.

International Foundation Manifesta, bere aldetik, miretsita geratu zen, besteak beste, Bilbo eta Euskadiko hiriburua, Gasteiz, bere baitan hartzen dituen lurraldearen bizitasunarekin. Donostiaren kokalekua bera ere, Europa hegoaldean, ezinhobea da Manifesta 5 bertan egiteko. Izan ere, ipar-hego oreka handiago batetara iristea da, bere jardueren alderdi guztietatik, zuzendaritzako kide, komisario eta artisten banaketa geografikoa barne, International Foundation Manifestaren epe luzeko helburu estrategikoa.

Manifesta 5en programaren eta erakusketaren garapenaz eta gauzatzeaz Lourdes Fernández eta José Miguel Ayerzak osatutako zuzendaritza taldea arduratu da. Manifesta 5ek Marta Kuzma eta Massimiliano Gioni ditu komisario. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak osatzen duten CICC (Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunea), da Manifesta 5 antolatu eta finantzatu duena. CICC duela gutxi abian jarritako sorkuntza artistikoaren diziplina anitzeko proiektua da, Donostiako tabako-fabrika izandakoan kokatuko dena. ARTELEKU, arte eta kultura garaikidea aztertzen diharduen zentroa, bienalaren produkzio gunea izan da.

gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5