Marta Kuzma komisario independentea Donostian
bizi da garai honetan, Manifesta 5 egiten den bitartean (2003-2004).
Kuzma Zuzendari Artístiko ibili da WPAn, Washington, DCn
(2000-2002), eta bertan berrasi zuen Monumentu Mudagarriaren
programa, monumentu kontzeptuaren berrikuspenak aztertzen dituen
proiektua bera. 1991 – 1999 urteen artean Zuzendari Artístiko
jarduen zuen Ukraniako Soros Center for Contemporary Art-en,
eta hainbat erakusketa komisariatu zituen bertan, hala nola:
Boris Mikhailov: A Retrospective (1996); Alchemic Surrender aboard
the nuclear battleship Slavutych in Sevastopol (1994); eta The
Crimean Project Livadia Palace-n (1998). Kyiv baino lehen, Kuzma
zuzendari izan zen New Yorkeko International Center of Photography-ko
Nazioarteko Erakusketa Programan. Barnard College/Columbia University-n
ikasi zuen, New Yorken, eta Centre for Modern European Philosophy
delakoan bukatu zuen Estetika eta Arte Teoria alorreko graduatuondokoa,
Middlesex University, Londres. Epaimahaikide izan da DAADen artistentzako
egoitza programetan 2003 eta 2004an, eta irakasle gonbidatua
da Pariseko École des Beaux Arts-eko graduatuondokoentzako
programan. Gaur egun komisario dabil Dan Grahamekin batera Nueva
Yorken 2004an zabaltzekoa den Passaic izeneko proiektu batean.
Massimiliano Gioni Milango Nicola Trussardi
Fundazioaren zuzendari artistikoa da. “The Zone”-n
komisario lana egin du Italiako arte garaikideari buruzko proiektuan
Veneziako Bienaleko 50. ediziorako (2003). Era berean, Dakis
Joannou Collection-eko (Atenas, 2004) azken eskuraketen aurkezpena
prestatzen ari diren komisario taldeko kide da. 2000tik 2002ra
Estatu Batuetako Flash Art-en editore izandakoa. Gioni-k erakusketa
ugaritan egin du lan, hala nola, Uniform. Order and Disorder-en
(PS1, New York, 2001), The Fourth Sex. Adolescent Extremes-en
(Pitti Discovery, Florentzia, 2002) eta Yesterday Begins Tomorrow-en
(Deste Foundation, Atenas, 2003). Maurizio Cattelan eta Ali Subotnickekin
batera New Yorkeko Charley aldizkariko zuzendaria da, baita The
Wrong Gallery erakusketa gune ez komertzialekoa ere. |