Manifestari
buruz
guneak
artistak
the Berlage
institute
prentsa
nola iritsi
 
Zer da
Manifesta?
Manifesta 5 Donostian
Kontzeptua
Komisarioak
Taldea
< atzera | hasiera  
Manifestari buruz
Kontzeptua
 

...... ZURRUMURRU POLITIKOAK/ KULTUR PAISAIA / ORAINALDI BURUTUGABEA/ALDERANTZIZKO HONDAKINAK/ KONTINGENTZIA GUNEAK/ AZPIERAIKUNTZA/ ZARATA ESPIRITUALA/ PROIEKTU ETA SALAKETA/ PAISAIA ESKULIBURUA/ TOPAKETA ANBIGUOTASUNAREKIN/ BERE GAINEAN TOLESTUTAKO HIRIA/ BI NORABIDEKO ISPILUA/ ESPOSIZIO BIKOITZA/ HIRI BIPOLARRA/ NORTASUN INDARRA/ POTEMKIN HERRIA/ MATRIZ ANTZEZTUA/ TRIKIMAILULANDIA/FABRIKA ISILA ...... GERO BERETIK

Manifesta 5, 2004ko ekainaren 11an zabalduko den Arte Garaikideko Europar Bienalak, Europa osoko 50 artista baino gehiago bilduko ditu Donostian eta inguruko kokagune eta leku ezberdinetan. Proiektuaren komisario diren Marta Kuzma eta Massimiliano Gioni-k erakusketetan zehar gako eta izenburuen zerrenda luzearen laguntzaz, bide anitzak jorratzeko aukera eskaintzen dute, hasiera‘…ZURRUMURRU POLITIKOAK /KULTUR PAISAIA/ORAINALDI OSATUGABEA…’ (etab.) delarik.

Komisarioek Manifesta 5eko molde kontzeptuala, Donostia eta bere inguranearen ikerketa arretatsu batean oinarrituz jorratu dute. Ondorioz, Europako interpretazio konplexuenetako bat agertzen zuen gertakarien eremu bezala ulertzeko erabakia hartu zuten. Beraz, hiria ikustera etorri ziren, ez turistek eta aisialdirako industriak menderatutako itsasaldeko opor-leku bezala bakarrik, baizik eta, Euskal Herriak autonomiarako bidean bizi duen mugimendu luze eta zalapartatsuaren ondorioz, harrotasuna, disonantzia eta tentsioa darion eremu askoz ere geruzatuago bat bezala.

Hiriaren eremu ezberdinen arteko kontrastearen gailurra, artisten proiektuak hiriguneko itsasertz idilikoa eta Pasaiako portuko auzo industrialaren artean, bost kilometroko distantzian, kokatzea izan da.

Espektakulu politikoa albo batera utziz eta arte garaikideak azkenaldian geografia orokorrekiko duen obsesioa saihestuz, Manifesta 5eko artistek aipu estali eta isilpekoak zorrozki erabiltzen dituzte polemikaren eta hausturaren potentziala sortzeko. Erakusketako lanek errealitatea forma enigmatiko bihurtzeko erabili daitezken egitura konplexu eta idiosinkrasikoak erakusten dituzte, erretorikari baino, pertsonek munduarekin duten harremana ulertzeari esker. Konplexutasun honek, eta ordena eta kaosaren arteko eta elementu estatiko eta performatiboen arteko konbinazioak, zeharo disonantea den eta esanahien ezkutuko geruza asko agertzen dituen lana sortu dute.

Amaiera irekidun sormen inbertsio hieroglifikotik, eta are gehiago, inkongruentetik zehar, artistek, artearen izaera sortzaile eta performatiboa ikertzen dute, objektuaren materialtasunetik harago. Zatiak eta formak denbora- jarraitasunetik at hedatzen dira, irudimenaren munduan fikziozko unibertsoak eta nortasun pertsonalak eratzen diren bitartean.

Manifesta 5ek artista berrien lanak biltzeko aurretiaz izan den ohiturarekin apurtu egin du batez ere, Europan bertan eta harago aktiboki murgildurik zeuden, 1970. eta 1980. hamarkadetako artisten lan garrantzitsu eta ez oso ezagunen alderdi subjektiboetan bereziki fokatuz. Komisarioak, ikuslea eta objektuaren arteko harremana berresten saiatu dira, erraien mailan diharduten lanak aurkeztuz, gehiegikeria nahaspilatsuen beharrik gabe. Erakusketak “ezarritakoa” eta “berria”ren artean batzutan egiten den bereizketa arbitrarioa ere kuestionatzen du. Hots, Manifesta 5 iraganeko elementuen eta etorkizuneko aukeren arteko elkarrizketa jarraituan oinarritzen da, eta bere justifikazioa bien sintesian batzen du.

Haustura eta kontrakotasun hauek islatzeko moduan artikulatuta dago erakusketa. Lau egoitza nagusiek gako ekonomiko, politiko, historiko eta estetikoak adierazten dituzte:

Donostian, Koldo Mitxelenak denboraren zentzu kronologikoan haustura bat adierazten du, zatikatzera, etetera eta afasiara bultzatzen duena. San Telmoko monasterioa izandako etnografia museoak, iraganean sakonduz, nazio psikea eta nortasun subjektiboan zehar doazen emanak aztertzen ditu, elementu folkloriko, jentil eta mistikoen nahastura eta elkar-kutsatzearen bitartez. Rafael Moneoren Kursaal ortogonaleko lanek, arkitekturak denbora eta espazioarekin duen harremana marrazten dute, etorkizunean kokatzen direlarik. Proiektu hauek ingurugiro kritika eta arkitektura deslekuratzearen teknikak darabiltzate, onartutako praktikak birplanteatzeko eta bikaintasunaren esanahia birkokatzeko. Sotoko proiektuak, portu historikoko txalupa biltegi izandakoan kokatutako instalazioak, linguistikaren etorreran oinarritutako sinesmen sistemak agertzen ditu.

Pasaian, gainbeheran dagoen portuan kokatutako lanek, hiri zati honen izaera kontraesankorra islatzen dute. Pasaiara trenez sartzean, ikusleak aurkitzen duen lehenengo gauza, treneko bidaiariek auzora sartu eta irteteko erabili behar duten pasabiderako sarrera zantar aldatua da. Hurbileko Casa Ciriza-k, bertako proiektu eta instalazioekin, portuko ingurune kulturaren paisaia gogorarazten du. Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoaren laguntzaz lortutako arrain biltegia izandako Casa Ciriza-k, ready-made industrial bat bezala funtzionatzen du. Bere atal batzuk noizbait konpondu edo josita dauden arren, ez dago berriztaturik. Bere kobazulo espazioetan egitura estatikoak mugikor bilakatuta daude, artxiboak berbilduta, memoriak berranimatuta eta berrikuntza izandakoak erabilera berrian jarrita. Manifesta 5en neurri fisikoak Ondartxoraino ere hedatzen dira, non abandonatutako ontziola eta tailer osoa, erdi permanentea den instalazio bilakatu diren, eraikuntza eta adierazpide modu ezberdinen arteko parekotasunei begiratuz.

Pasaia eta Donostiaren izate kontrastatuak nahasiz, Manifesta 5 komunitate bietako egunerokotasuneko esperientziak dibertsifikatzeko proiektu kulturala erabiltzeko bideak zabaltzen, eta aldi berean, Euskal Herriko ingurune agortuenetako bat berrindartzen saiatzen ari da. Hau begi bistan dela –eta egungo erakusketa askoren izaera aurre-zehaztua gainditzeko saiakeran– Manifesta 5eko komisarioek Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoa aurkitzeko pausua eman zuten 2003ko irailean. Hau, Berlage Institutuarekin batera, Rotterdam-en, Alejandro Zaera Polok zuzendutako arkitektura eta hiri ikerketarako gradu-ondoko laborategia da. Bereziki eratutako arkitekto taldearekin batera, Sebastian Khourian-ek gidaturik, komisario taldea lankidetzan sartu zen, aurkikuntzen esentzia hutsaz gain, bilaketaren beraren balizko efektuetan. Ikerketa metodo hau, eraikitako ingurunetik bertatik eta hiria, herrialdea eta estatuaren arteko harremanetan ohiko diren dinamiketan dauden xelebretasunetatik, bereizketa kritikoa lortzeko bide bezala frogatu zen. Ideien laborategi bezala, TOOAUPek Manifesta 5en papera hedatzea ahalbidetu zuen, artisten eta kultur eragileen artean, Portuko Autoritateak kontrolatzen duen portuko gune zeharkaezina eta bertako agintarien esku dagoen Pasaiako biztanlerik gabeko inguruneak integratzeko arazoaren aurrean konponbideak proposatzeko.
gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5