Manifestari
buruz
guneak
artistak
the Berlage institute
prentsa
nola iritsi
 
 
< atzera | hasiera  
the Berlage institute  

ALEJANDRO ZAERA-POLO
Berlage Institute-ko Dekanoa

Graduatu ondoko programaren
edukien arduraduna

Alejandro Zaera-Polok (Madril, 1963) Madrilgo Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan ikasi zuen Arkitektura eta Maisutza titulua lortu zuen Harvard Unibertsitateko Graduate School of Design-en. 1991 eta 1992 urte bitartean, Rotterdameko Arkitektura Metropolitarraren Bulegoarekin lan egin zuen eta 1992an hiri horretan bertan, Farshid Moussavirekin batera, Foreign Office Architects (FOA) eratu zuen. Ondoren, Rotterdam utzi eta Londresera joan ziren.

Alejandro Zaera-Polo arkitekturari buruzko argitalpen nagusietako ohiko kolaboratzailea da, besteren artean El Croquis, Quaderns, A.D. eta nazioarteko beste zenbait argitalpenetan. Londresko Architectural Association elkartearen eskolako unitate arduraduna, Princeton Unibertsitateko, Columbia Unibertsitateko eta Berlage Institute-ko irakasle gonbidatua eta Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoko alboko irakaslea izan da.

Foreign Office Architects-ek lehenengo saria lortu zuen Yokohamako portuaren terminalerako nazioarteko lehiaketan (1996). Proiektu hura eskariz egin zuten lehena izan zen eta argitalpen desberdinetako erreportajeetan agertu izan da. Ordutik aurrera, oso proiektu anitzetan parte hartu izan dute, adibidez Groningeneko Blue Moon, Bartzelonako Auditorium Park, Villajoyosako (Espainia) Komisaldegi Multzoa eta inguruko lursailena, Amsterdameko Mahler 4 bulegoen multzoa, Paju City-ko (Korea) Publishing Headquarters edo Londres, Bristol eta New Yorkeko Belgo jatetxe berriak.
the Berlage Institute-era itzuli>
 
gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5