VERÓNICA ARCOS
1974an Punta Arenas-en (Txile) jaioa. 2001ean Cum Laude lizentziatu
zen Santiagoko Universidad Central-en. 1999 eta 2002 urte bitartean
Santiagoko bi unibertsitateko alboko irakasle izan zen. Aldi
berean, 2001ean GEren bulegoen zabalkuntza lanak egin zituen
Santiagon eta 2002an “Proyecto de Biblioteca para Santiago”-n
parte hartu zuen proiektuen kudeatzaile gisa. Bere lana “Air
Project”-en jarri da ikusgai (metroaren aireztapen-sistemaren
gainean kokatutako hiri-instalazioa) baita Rotterdameko 2003ko “Mobility” bienalean
ere. 2003an Milango Stefano Boeri eta Ljubljanako Sadar-Vuga
arkitektura estudioetan lan egiten aritu da. Gainera, taldeko
erakusketetan jarri izan ditu bere lanak ikusgai, nabarmentzekoak
izanik: KW Berlin, Veneziako Bienala, Rotterdameko 2003ko Mobility
Bienala eta Koper (Eslovenia). Bere ikerlanaren ildoa arkitekturak
hiri egituratzaile gisa duen ahalmenean oinarritzen da: instalazio
arkitektonikoa, objektu gisa jarduteaz gain, hiriaren integrazioan
funtsezko osagai den aldetik (hildako lekuak, interakzio soziala
eta hiriaren interiorizazioa eragitearren).
SANNAH BELZER
1979an Holandan jaioa, Cum Laude lizentziatu zen Design Academy-n,
Berlinen Buro Kiefer eta b+m+s-ekin (paisaiaren arkitektura estudioak)
bi praktikaldi egin ondoren. 2002an Berlage Institutuan sartu
zen eta aldi berean proiektu independenteetan parte hartu zuen,
esate baterako “Urban Gallery” (Raoul van Bunschoten-ekin), “Border
Devices” (Stefano Boerirekin) eta “Kosta Adriatikoaren
34 km” (Bostjan Vugarekin). Belzerren lana Turin, Milan,
Amsterdam eta Rotterdamen egon da ikusgai. Zenbait sari lortu
ditu lehiaketa desberdinetan eta argitalpen batzuetan ere agertu
izan da, esate baterako Elle, Frame, Detail in Architectuur…
CONSTANZE HIRT
1973an jaio zen Munichen, Alemanian. Arkitekturan lizentziatua
Fachhochschule München-en, bere prestakuntza praktikoa Berlinen
amaitu zuen. Lizentziatu ondoren Munichen hasi zuen bere jardun
profesionala Otto Steidle irakaslearekin eta Laundau+Kindelbacher
etxearekin, besteren artean.
2002an Berlage Institutuan hasi zen ikasten DAAD beka baten
laguntzarekin, eta zentro horretan informazioaren bitartekari
gisa jarduten duten eskuartze arkitektonikoei buruzko azterlan
bat garatu zuen, hau da, hiritarren arteko komunikazio prozesu
guztiak islatu eta haiekin elkarrekintzan aritzen diren eskuartze
arkitektonikoei buruzkoa. Hiri inguruneetan eskuartze horiek
oso egitura malguak osatzen dituzte, ia bizidunak, eta hiri bateko
espazio publikoan partaidetza eta komunikazioa eragiten duten
prozesu-erreflexuen sortzaile izateko asmatuta daude.
Bere lana lehenengo Rotterdam 2003 Arkitektura Bienalean eta
Berlin Kunstwerke 2003 “Lurraldeak” erakusketan egon
da ikusgai.
OLGA SKABA
1972an Polonian jaioa, Arkitektura eta Diseinua ikasi zuen Stuttgarteko
(Alemania) Arte Akademian, eta Londresko UELen. Lizentziatu ondoren
Alemaniako estudio desberdinekin aritu da lanean, eta lehiaketetarako
diseinuan espezializatu da. 2002. urteaz geroztik, Skaba Rotterdameko
(Herbehereak) Berlage Institutuko Graduatu Ondoko Arkitektura
Laborategian dihardu.
CLAUDIA STRAHL
1975ean Kemptenen, Alemanian jaioa, 2001ean Arkitekturan lizentziatu
zen Wuppertal Unibertsitatean (Alemania). Ikasten ari zen bitartean
Brandlhuber+Kniess b&k-en egin zituen praktikak, eta Claus
Bury irakaslearen laguntzaile gisa eta Freelance gisa lan egin
du Tony Craggen lantegian, eta Kolonia, Dusseldorf eta Wuppertaleko
estudio desberdinetan bakarkako proiektuak eginez.
2002. urteaz geroztik, Claudia Strahl Berlage Institutuan ikasten
ari da DAAD beka batekin eta aldi berean Rotterdameko “Mobility” Arkitektura
Bienalean parte hartu du.
MONICA VILLATE
1976an Bogotan jaioa, 2001eko martxoan Arkitekturan lizentziatua
zen Jorge Tadeo Lozano Unibertsitatean. 2002an Berlage Institutuan
sartu zen, eta bertan ikerlan bat egiten ari da arkitekturari
buruz, egin behar den elementu gisa baino gehiago aurkitu behar
den elementua den aldetik, hiriak eta bertako biztanleek sortutako
estimulu desberdinak aztertuz (adibidez espazio-denbora eta dagokion
atmosfera). Azterlan hori behaketaren eremura egindako hurbilketa
bat da, duela gutxira arte arkitekturan garrantzizkotzat jotzen
ez zena baina informazio eta estrategia praktiko baliagarri ugari
eskaintzen duena.
Mónica Villate zenbait argitalpenetan agertu izan da,
esate baterako ‘FiveMinutesCity’-n (Winy Maasekin
izandako eskola magistral bati buruzko liburua, 2002) eta A+U
Magazine aldizkarian 2003an. Bere lana Rotterdameko Arkitektura
Bienalean eta Berlin Kunstwerke “Lurraldeak” erakusketan
egon da ikusgai 2003an. |