Urriak 30
Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoaren aurkezpena
MANIFESTA 5 BERLAGE INSTITUTE-REKIN LANKIDETZAN
Manifesta 5, Arte Garaikidearen Bienalaren programa zabalduz,
Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoa martxan jarriko da
2003ko urriaren 30tik aurrera, Manifesta 5en prozesua nabarmen
bizkortuko duen proiektua.
Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoa Rotterdam eta Donostia
artean hasiko da lanean, Berlage Institute-ko graduatu ondokoei
zuzendutako programaren parte gisa. Manifesta 5eko komisarioek
eta Berlage Institute-ko dekanoak, Alejandro Zaera-Polok proposatutako
proiektua da, alegia Manifesta 5ek hiria proiektu gisa aztertzeko
tresna. Kontuan izanik Donostia egoitza pribilegiatua eta
eragile katalizatzailea dela, proposamen hau hiriko arkitekturaz
baliatzen da hiria lurralde gisa ulertzeko asmotan. Hori egitean,
Berlage eta Manifesta 5en artean aurreikusitako lankidetzak
ibilbideetako bat balitz bezala jarduten du diziplina arteko
arte garaikidearen bienal baten barruan, arte garaikideak
arkitekturaren eta hiri plangintzaren hizkuntza zabaldu dezakeen
modua aztertzen duena, Donostiako hiriari eta inguruneari
dagozkien prozesu eta eztabaida errealei buruz aritzean. Bereziki,
proiektuak hiri honen eta ondokoen etorkizun desberdinen kontzeptualizazioa
lortu nahi du, lurraldea itxuratzen duten faktore eta indarretatik
aldendu gabe zenbait gai aztertzean, horien artean bidegurutzea,
bipolaritatea, alteritatea, autonomia eta haustura.
Partehartzaileak: Manifesta 5, Arte Garaikidearen Europako
Bienala, eta Berlage Institute.
Azterlana Berlage Institute-k antolatu du Manifesta 5ekin
lankidetzan, eta Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza logistikoa du.
Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoa Manifesta 5eko komisarioen
programan sartzen da eta bertan nazioarteko talde batek parte
hartuko du, kualifikazio-maila handiko sei arkitektok, hiri
plangintzan diharduten profesionalek, paisaiaren diseinatzaileek
(Berlage Institute-ko doktoretzan bigarren urtean daudenek)
eta artista garaikideek osatutakoak.
Komisarioak: Massimiliano Gioni eta Marta Kuzma.
Tutoreak: Bernard Cache eta Sebastián Khourian.
Berlage Institute-ko arkitekto partehartzaileak: Veronica
Arcos (Txile), Sannah Belzer (Holanda), Constanze Hirt (Alemania),
Olga Skaba (Polonia), Claudia Strahl (Alemania), Monica Villate
(Kolonbia).
Iraupena: Programa Berlage Institute-n (Rotterdam) 2003ko
irailaren 30ean izango den inaugurazio ekitalditik eta Donostian
2003ko urriaren 30ean jendaurrean aurkezten den unetik hasita
garatuko da, Manifesta 5 hasiko den eguneraino, hau da 2004ko
ekainaren 11raino. Denbora horretan, arkitekto partehartzaileek
ikerlanerako lau bisitaldi egingo dituzte, eta bisitaldi horietan
zehar tarteka bilerak egingo dituzte artistekin lankidetzan
proiektuen garapena ebaluatzeko.
Antolamendu logistikoa: Azterlana Berlage Institute-tik zuzenduko
da, eta Donostian (erdi) finkoa izango den destakamendu bat
egongo da. Lau landa-bidaia egingo dira Donostiara: urrian,
urtarrilean, martxoan eta apirilean, baita inauguraziorako
bisitaldi bat ere ekainean.
Bulegoa Artelekun ezarriko da eta oinarrizko zerbitzuak izango
ditu (internet, telefonoa, faxa...).
Programa sateliteak: Manifesta 5ek egitarauarekin zerikusia
duten programa akademiko bat, hitzaldiak eta ekitaldiak barne
hartzeko asmoa du espazioaren arkitekturalizazioarekin lotura
duten gaiak aztertzeko.
Helburua: Manifesta 5ek programa hau abiatzean lortu nahi
duena truke bat da; emaitza teoriko eta kontzeptualen hirigintzako
ikerketa eta azterketa arkitektonikoaren, gonbidatutako artisten
lanaren eta hiriaren beraren arteko trukea. Mintzaldi komun
bat sortzeko funtsezko elkarlan erreala aurrera ateratzeko
ahalegina da. Helburua emaitza horiek analisi estadistikoa
baina areago eramatea da, Manifesta 5-en zehar 2004ko udan
izango den erakusketaren barne eztabaidatuko diren proiektuen
eta ikerketen gaineko elkarlanaren aukerak aztertuz.
|