Manifestari buruz
guneak
artistak
the Berlage
institute
prentsa
nola iritsi
 
prentsa oharrak
Manifesta 5
komunikabideetan
buletina

Manifestarekin harremanetan jartzeko
egin klik hemen

argazkiak deskargatu
< atzera | hasiera  
prentsa
prentsa oharrak
 
Abenduak 19
International Foundation Manifestaren bilera Donostian

IFMko patronatua Donostiako San Telmo Museoan bildu da

International Foundation Manifestako patronatua Donostiako San Telmo Museoan bildu da

International Foundation Manifestako (IFM) patronatua Donostian bilduko da gaur, abenduak 19 ostirala, Manifesta 5 Bienalaren garapenaren berri izateko. Manifesta 5 bertan gertatuko baita datorren udan, ekainaren 11tik irailaren 30era.

Manifesta Bienalari harrera egingo dion hurrengo hiria zuzenean ezagutzea garrantzitsua da IFM-eko patronatuko kideentzat. Era berean onuragarria izango da beste hiritan antolatuko diren datozen bienalei begira, hots, bienala hirira nola molda daitekeen aztertzeko. Izan ere, Donostia da Bienalaren ospakizunaren inguruan ikusmin handien sortzen ari den hirietako bat, baita eztabaida artistikoaren integrazio adibiderik interesgarrienetarikoa ere.

Amsterdamen egoitza duen International Foundation Manifesta-ko (IFM) patronatua ondokoek osatzen dute:

Presidentea: Henry Meryc-Hughes, Londres
Zuzendaria: Hedwig Fijen, Amsterdam
Kideak:


Daniel Birnbaum Portikus-eko zuzendaria, Frankfurt

Francesco Bonami aurtengo Veneziako Bienaleko zuzendaria, Chicagoko Museum of Contemporary Art-eko komisario nagusia, eta Manifesta 3-ko komisarioa

Iara Boubnova Institute of Contemporary Art, Sofia. Manifesta 4-ko komisarioa

Martin Fritz IFMko ohorezko diruzaina, Viena.

Maaretta Jaukkuri Museum of Contemporary Art-eko (KIASMA) komisario nagusia, Helsinki

Gilane Tawadros INIVA - Institute of International Visual Arts, Londres

Vicente Todolí Londreseko Tate Modern-eko zuzendaria

Igor Zabel Moderna Galerija-ko komisarioa, Ljubljana

Egungo artearen eta erakusketen joeraren inguruko debatea eta gogoeta kritikoa sustatzeko estrategia berrien bila dabil IFM. Bere lan estrategiaren gaineko aldaketei buruzko eztabaida eta gogoeta piztu nahi du orobat. Informazio hori bienala gertatzen den lekuetan biltzen da gainera.

Honakoak dira IFM-en helburuak:

Europar Bienalaren jarduerari harrera egingo dioten hiriak aukeratzea

Berrikuntza sortuko duen giroa bultzatzea

IFM-en estalduraz gauzatzen diren ekitaldien profilaren maila altua bermatzea

Komisario taldearen independentzia ziurtatzea

Bienalarekin zerikusia duten jarduerak antolatzea, eztabaida zabaltzeko eta sakontzeko

Jarduera horiek Europan zehar barreiatzea

 

gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5