2004-Ekaina
Komisario taldearen testua
...ZURRUMURRU POLITIKOAK / KULTUR PAISAIA / ORAINALDI OSATUGABEA
/ HONDAKINAK ATZERANTZ / KONTINGENTZIA GUNEAK / ERAIKUNTZAN
/ ZARATA ESPIRITUALA / PROIEKTUA ETA SALAKETA / PAISAIA ESKULIBURUA
/ TOPAKETA ANBIGUOTASUNAREKIN / BERE GAINEAN TOLESTUTAKO HIRIA
/ AURPEGI BIKOITZEKO ISPILUA / ESPOSIZIO BIKOITZA / HIRI BIPOLARRA
/ NORTASUN INDARRA / POTEMKIN HERRIA / MATRIZ ANTZEZTUA /
TRIKIMAILULANDIA / FABRIKA ISILA...
... ASMO OSOZ
Manifesta 5, 2004ko ekainaren 11an zabalduko den Arte Garaikideko
Europar Bienalak, Europa osoko 50 artista baino gehiago bilduko
ditu Donostian eta inguruko kokagune eta leku ezberdinetan.
Proiektuaren komisario diren Marta Kuzma eta Massimiliano
Gioni-k erakusketetan zehar gako eta izenburuen zerrenda luzearen
laguntzaz, bide anitzak jorratzeko aukera eskaintzen dute,
hasiera '
ZURRUMURRU POLITIKOAK /KULTUR PAISAIA/ORAINALDI
OSATUGABEA
' (etab.) delarik.
Komisarioek Manifesta 5eko molde kontzeptuala, Donostia eta
bere inguranearen ikerketa arretatsu batean oinarrituz jorratu
dute. Ondorioz, Europako interpretazio konplexuenetako bat
agertzen zuen gertakarien eremu bezala ulertzeko erabakia
hartu zuten. Beraz, hiria ikustera etorri ziren, ez turistek
eta aisialdirako industriak menderatutako itsasaldeko opor-leku
bezala bakarrik, baizik eta, Euskal Herriak autonomiarako
bidean bizi duen mugimendu luze eta zalapartatsuaren ondorioz,
harrotasuna, disonantzia eta tentsioa darion eremu askoz ere
geruzatuago bat bezala.
Hiriaren eremu ezberdinen arteko kontrastearen gailurra,
artisten proiektuak hiriguneko itsasertz idilikoa eta Pasaiako
portuko auzo industrialaren artean, bost kilometroko distantzian,
kokatzea izan da.
Espektakulu politikoa albo batera utziz eta arte garaikideak
azkenaldian geografia orokorrekiko duen obsesioa saihestuz,
Manifesta 5eko artistek aipu estali eta isilpekoak zorrozki
erabiltzen dituzte polemikaren eta hausturaren potentziala
sortzeko. Erakusketako lanek errealitatea forma enigmatiko
bihurtzeko erabili daitezken egitura konplexu eta idiosinkrasikoak
erakusten dituzte, erretorikari baino, pertsonek munduarekin
duten harremana ulertzeari esker. Konplexutasun honek, eta
ordena eta kaosaren arteko eta elementu estatiko eta performatiboen
arteko konbinazioak, zeharo disonantea den eta esanahien ezkutuko
geruza asko agertzen dituen lana sortu dute.
Amaiera irekidun sormen inbertsio hieroglifikotik, eta are
gehiago, inkongruentetik zehar, artistek, artearen izaera
sortzaile eta performatiboa ikertzen dute, objektuaren materialtasunetik
harago. Zatiak eta formak denbora- jarraitasunetik at hedatzen
dira, irudimenaren munduan fikziozko unibertsoak eta nortasun
pertsonalak eratzen diren bitartean.
Manifesta 5ek artista berrien lanak biltzeko aurretiaz izan
den ohiturarekin apurtu egin du batez ere, Europan bertan
eta harago aktiboki murgildurik zeuden, 1970. eta 1980. hamarkadetako
artisten lan garrantzitsu eta ez oso ezagunen alderdi subjektiboetan
bereziki fokatuz. Komisarioak, ikuslea eta objektuaren arteko
harremana berresten saiatu dira, erraien mailan diharduten
lanak aurkeztuz, gehiegikeria nahaspilatsuen beharrik gabe.
Erakusketak "ezarritakoa" eta "berria"ren
artean batzutan egiten den bereizketa arbitrarioa ere kuestionatzen
du. Hots, Manifesta 5 iraganeko elementuen eta etorkizuneko
aukeren arteko elkarrizketa jarraituan oinarritzen da, eta
bere justifikazioa bien sintesian batzen du.
Haustura eta kontrakotasun hauek islatzeko moduan artikulatuta
dago erakusketa. Lau egoitza nagusiek gako ekonomiko, politiko,
historiko eta estetikoak adierazten dituzte:
Donostian, Koldo Mitxelenak denboraren zentzu kronologikoan
haustura bat adierazten du, zatikatzera, etetera eta afasiara
bultzatzen duena. San Telmoko monasterioa izandako etnografia
museoak, iraganean sakonduz, nazio psikea eta nortasun subjektiboan
zehar doazen emanak aztertzen ditu, elementu folkloriko, jentil
eta mistikoen nahastura eta elkar-kutsatzearen bitartez. Rafael
Moneoren Kursaal ortogonaleko lanek, arkitekturak denbora
eta espazioarekin duen harremana marrazten dute, etorkizunean
kokatzen direlarik. Proiektu hauek ingurugiro kritika eta
arkitektura deslekuratzearen teknikak darabiltzate, onartutako
praktikak birplanteatzeko eta bikaintasunaren esanahia birkokatzeko.
Sotoko proiektuak, portu historikoko txalupa biltegi izandakoan
kokatutako instalazioak, linguistikaren etorreran oinarritutako
sinesmen sistemak agertzen ditu.
Pasaian, gainbeheran dagoen portuan kokatutako lanek, hiri
zati honen izaera kontraesankorra islatzen dute. Pasaiara
trenez sartzean, ikusleak aurkitzen duen lehenengo gauza,
treneko bidaiariek auzora sartu eta irteteko erabili behar
duten pasabiderako sarrera zantar aldatua da. Hurbileko Casa
Ciriza-k, bertako proiektu eta instalazioekin, portuko ingurune
kulturaren paisaia gogorarazten du. Hiri Plangintza Alternatiboaren
Bulegoaren laguntzaz lortutako arrain biltegia izandako Casa
Ciriza-k, ready-made industrial bat bezala funtzionatzen du.
Bere atal batzuk noizbait konpondu edo josita dauden arren,
ez dago berriztaturik. Bere kobazulo espazioetan egitura estatikoak
mugikor bilakatuta daude, artxiboak berbilduta, memoriak berranimatuta
eta berrikuntza izandakoak erabilera berrian jarrita. Manifesta
5en neurri fisikoak Ondartxoraino ere hedatzen dira, non abandonatutako
ontziola eta tailer osoa, erdi permanentea den instalazio
bilakatu diren, eraikuntza eta adierazpide modu ezberdinen
arteko parekotasunei begiratuz.
Pasaia eta Donostiaren izate kontrastatuak nahasiz, Manifesta
5 komunitate bietako egunerokotasuneko esperientziak dibertsifikatzeko
proiektu kulturala erabiltzeko bideak zabaltzen, eta aldi
berean, Euskal Herriko ingurune agortuenetako bat berrindartzen
saiatzen ari da. Hau begi bistan dela -eta egungo erakusketa
askoren izaera aurre-zehaztua gainditzeko saiakeran- Manifesta
5eko komisarioek Hiri Plangintza Alternatiboaren Bulegoa aurkitzeko
pausua eman zuten 2003ko irailean. Hau, Berlage Institutuarekin
batera, Rotterdam-en, Alejandro Zaera Polok zuzendutako arkitektura
eta hiri ikerketarako gradu-ondoko laborategia da. Bereziki
eratutako arkitekto taldearekin batera, Sebastian Khourian-ek
gidaturik, komisario taldea lankidetzan sartu zen, aurkikuntzen
esentzia hutsaz gain, bilaketaren beraren balizko efektuetan.
Ikerketa metodo hau, eraikitako ingurunetik bertatik eta hiria,
herrialdea eta estatuaren arteko harremanetan ohiko diren
dinamiketan dauden xelebretasunetatik, bereizketa kritikoa
lortzeko bide bezala frogatu zen. Ideien laborategi bezala,
TOOAUPek Manifesta 5en papera hedatzea ahalbidetu zuen, artisten
eta kultur eragileen artean, Portuko Autoritateak kontrolatzen
duen portuko gune zeharkaezina eta bertako agintarien esku
dagoen Pasaiako biztanlerik gabeko inguruneak integratzeko
arazoaren aurrean konponbideak proposatzeko.
|