Manifestari buruz
guneak
artistak
the Berlage
institute
prentsa
nola iritsi
 
prentsa oharrak
Manifesta 5
komunikabideetan
buletina

Manifestarekin harremanetan jartzeko
egin klik hemen

argazkiak deskargatu
< atzera | hasiera  
prentsa
prentsa oharrak
 
Azaroak 4
Komisario Taldea

International Foundation Manifesta-k bere Sareko Programa eta Manifesta 5eko komisarioen taldea aurkezten du

International Foundation Manifesta-rentzat pozgarria da Euskal Herriko Donostia hiria Manifesta 5erako egoitza izateko aukeratu dutela adieraztea.

Donostia aukeratu izanaren arrazoia bere oinarri historiko eta sozio-politiko dinamikoa izan da, baita eskualdeez haraindi duen garrantzia ere. Hiriak gero eta bizitasun handiagoa hartzen ari den identitate kulturala garatu du, bertako artista independente, galeria eta instituzioen ekimen desafiatzaileen bitartez. Era berean, bertako panorama artistikoak interes eta konpromiso handia erakutsi du Manifesta bienalaren 5. edizioaren baterako produkzioan eta antolamenduan.

Euskal Herriak identitate kultural eta politiko nabarmena du, eta politika kultural koherenteak garatzeko erabaki sendoa hartu du. Jarrera horrek eta Europako hegoaldean kokatuta egoteak Donostia Manifesta 5erako leku hobezina izatea eragin dute. IFMren epe luzerako estrategia ipar-hego arteko oreka handiagoa lortzea da dagozkien jardueren alderdi guztietan, kokalekua, batzordea, komisarioen taldea eta ordezkaritza artistikoa barne direla.

2002ko azaroaren 4an, astelehenean, International Foundation Manifesta-ren Patronatuak ofizialki jakinarazi zuen zein izango den hurrengo komisario taldea: Massimiliano Gioni, idazlea eta Flash Art-erako arte kritikaria, Milanen bizi dena; Marta Kuzma, freelance komisarioa, orain Doktoretza egiten ari dena eta Londresen bizi dena eta Paula Toppila, Helsinkiko Frame-ren komisarioa. Manifestaren aurreko edizioetan ez bezala, komisarioen taldeak egonaldi luzeagoa egingo du Donostian, bertako komunitatearekin harreman estuagoak ezartzearren.

Lourdes Fernández eta José Miguel Ayerza izango dira Manifesta 5en programa eta erakusketa garatzeaz eta burutzeaz arduratuko diren koordinatzaileak. CICCek, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, laguntza administratiboa eskainiko dio Manifesta 5i, eta Arteleku izango da bere produkzio-gunea.

International Foundation Manifesta bide berriak garatzen ari da sare ireki baten muina eta ideia eta lotura artistiko berriak bilatu eta bultzatzeko plataforma den aldetik bere eginkizuna garatzeko. Ohiko proiektuekin eta bi urtero izaten diren erakusketekin batera, IFMk baterako produkzioak eskaini eta burutzen ditu Europan. Hona hemen 2000-2005 Sareko Programa osatzen duten proiektuak:

- Seihilabetekari bat, Ljubljanako Igor Zabel eta Moskuko Victor Misianorekin lankidetzan, komisarioen praktikak dokumentatuz eta praktika horiei buruzko eztabaida bizia piztuz.

-Barbara Vander Linden, Bruselako Roomade-ren zuzendaria, Leuven eta Amsterdameko Unibertsitateekin elkarlanean liburu baten ikerlana eta produkzioa koordinatzen ari da, Manifestaren erakusketen eta argitalpenen egiturari dagozkion konplexutasuna eta heterogeneotasuna testuinguru soziologiko eta historiko zabalago batean aditzera ematen dituen liburua izanik.

-IFMk eta Liverpooleko Bienalak tailer batzuk antolatzen dituzte urtero elkarrekin. Tailer horiek "Coffee and Tea Breaks" izena dute eta garaiko giro sozial, politiko eta artistikoari buruzko eztabaida, hausnarketa eta azterketa kritikoa egiteko izan ohi dira.

-AICA, Parisko Arte Kritikarien Nazioarteko Elkartea hiru urteko hitzaldi programa bat sortzen ari da. Hitzaldiak arte garaikidearen produkzioaren eta eztabaidaren alderdi praktiko eta teorikoei buruzkoak izango dira. IFMk eremu desberdinetako espezialistak gonbidatuko ditu gai berriak aztertzera.

-Basis Wien artxibategi digital bat garatzen ari da. Bertan Manifestaren aurreko lau edizioetan bildutako material artistiko guztia barne hartuko da, eta Amsterdameko IFMren bulegoaren bitartez jendearen eskuetan jarriko den work station online baten osagai izango da.

Network Programme-k artearen eremuko nazioarteko profesionalen arteko unean uneko harreman aktiboa sortu eta garatu nahi du, arte garaikideari eta komisarioen praktikei buruzko baterako ikerlanak eginez. Ideia hauekin eta beste batzuekin, IFMk oinarri sendoa sortu nahi du bere egitura iraunkorraren alderdi sendoetatik abiatuta, jakin baitaki aldaketa-prozesu integrala antolatuz eta kontrolatuz bakarrik iraun dezakeela.

2001eko uztailean, Hedwig Fijen IFMren Network Programme-ren koordinatzaile izendatu zuten. Fijen Manifestaren zuzendari eta sortzailea da eta 1997az geroztik International Foundation Manifesta zuzendu du idazkari nagusi eta zuzendari exekutibo gisa. 2000z geroztik Marieke van Halen laguntza du.

 

gora inprimatu bidali
beste laguntzaileak eskerrak kontaktua

 

MANIFESTA 5